lea artibai ikastetxea

prestakuntza zikloak

Ongi etorri

Prestakuntza Ziklo bat egiteko asmoa baduzu gorde plaza.

  • Tutoretza pertsonalizatua
  • Irakasteko metodologia berriak
  • Esperimentatuz ikasi
  • Lan praktikak berton edo atzerrian
  • Lanbideratze zerbitzua
Enpresa Gazteen topaldian izan dira Beroa sortzeko instalazioak ziklokoak
DSCF4325.png
Eibarko Armeria Eskolan egin da Euskal Autonomia Elkarteko Enpresa Gazteen Topaldia. Ikastetxe desberdinetako ikasleek eurek sortutako produktuekin edo zuzenean, saltzeko produktuekin azoka sortu dute.
Euskaltel enpresa bisitatu dute Telekomunikaziotako ikasleek
IMAG0051.png
Telefono finkoak, mugikorrak, internet eta telebista zerbitzuak bezeroarengan heltzeko seinaleak nola banatu eta nola bidaltzen diren ikusi dute Telekomunikazioko Prestakuntza Zikloan dabiltzan ikasleek, Euskaltelek Zamudion dituen instalazioetan.
Enpresa simulatuen ferian izan dira AF eta Batxilergoko ikasleak
DSCF4282.png
Azkoitian izan da enpresa simulatuen topaketa eta Lea Artibai Ikastetxeak bere enpresa aurkeztu du eta beste enpresekin negozioak egin ditu. Topaldiaren helburua enpresetako ikasleek elkar ezagutu eta negozioak egitea izan da eta esperientzia berriak bizita pozik itzuli dira ikasleak.
Epaitegira bisitan Administrazioa eta Finantzatako ikasleak
epaitegia 2.png
Administrazioarekiko auzien prozesuak epaitzen dituzten epaitegian hiru epaiketa eta sozial arloko beste epaiketa baten jarraipena egin zuten Administrazio eta Finantzatako ikasleak.
Merzedesera bisita egin dute Ez Arautuko ikastaroa egiten diharduten ikasleek
DSCF4219.png
Diseño y gestión de proyectos en Automoción ikastaroko ikasleak izan dira Mercedesen. Lehenengo enpresaren historia orokorra azaldu diete 1999an DaimlerCryslerrek Mercedesa erosi zuen arte. Ondren Maketa baten inguruan enpresa ikusi dute sailez sail eta ondoren ensanblajea eta almazena bisitatu dituzte.
Komunikazio antenak aztertzen Zaldiaranen
ZALDIARAN ST6.png
1ST3ko ikasleak Euskal Herriko irrati- eta telebista-seinaleak garraiatzeko gailuak ikusi zituzten Zaldiaran mendian baita martxan egoki ibiltzeko energia nondik eta nola eskuratzen duten ere.
Telekomunikaziotako bigarren mailako ikasleak Share_STI proiektuan parte hartuko dute
2011_11_23_Share_STI aurkezpena.png
Bost ikastetxek elkarlanean interneteko zerbitzari bat eta beste zerbitzu nagusiak instalatzea izango da burutu beharreko lana. Lea Artibai Ikastetxea, Txorierri, Zabalburu, Salesianos eta diozesanaseko ikasleak izango dira proiektua aurrera eramango dutenak.
Lan praktiketa diplomak jaso dituzte Euskalduna Jauregian
Alain Urkiri, Mikel Ansola, Andoni Zenarruzabeitia eta Kepa Muro izan dira Confebask enpresarien elkarteak antolatutako diploma banaketan. Enpresatan egindako lan praktika ziurtatzen dituen diplomak eskuratu dituzte 2010-2011 ikasturtean Prestakuntza Zikloa amaitu duten ikasleek.
Hitzik gabeko komunikazioaz aritu da Juan Angel Anta
DSCF3819.png
Nola komunikatzen gara tabernan? Hitz gutxi eta keinu askorekin, horrela ikusi dugu ikasgaiaren sarrera moduan eskainitako bideoan. Ikusle, ikasle, SR, ST eta IAko ikasleak eta irakasleak. Nola komunikatzen gara gure artean? Zer erakusten dugu halako edo bestelako keinua egiterakoan?

Efizientzia Energetikoen Zikloa arratsaldez

ziklo berria: fabrikazio mekanikoko diseinua

Sartu gure ikasgaietan

Lea Artibai Ikastetxea · Xemein Etorbidea 19 · 48270 Markina-Xemein
Tel 946169002 · Fax 946169160 · Email info@leartik.com